XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aide Nagusiak Aundikiak bi taldetan banatuta zeuden, alkarri gorroto ziotenak: Oñaz eta Ganboa.

Burruka luzea eta negargarria izan zan euren artekoa Euskalerri osoan eta andik kanpo ere bai.

Burruka oietan nor geiagoka zebiltzan: e qual seria maior.

Salazar idazleak dionez.

Arrijasotzen eta aizkora jokoaren antzera, orduan gerra eta burruka jokoan, alkar iltzen eta alkarri lapurretan.

Burruka oiek dirala bide, moztu zituzten Aide Nagusien torreak.

Oñaz-torrea mendian eta Loiolatorrea ibarrean, oiek biak izan ziran Iñigo`ren jatorrizko bi sustraiak.

Eta, loiolatarrak oñaztarren buru ibilli ziran beti.

Gertakizun onek gero, Iñigo`ren bizitzan, zer-ikusi aundiak izango ditu bere jokabideak argitzeko; Iruña`ko gerratean batez ere.

Aide Nagusien aurka sortu ziran Erri-billak, etxeak alkarren inguruan bilduak (villa), eta ez ordurarte zeuden bezala mendietan sakabanatuta.

Erri-billetan sortu ziran baita ere Hermandadeak edo Anaidiak aundikieri arpegi emateko.

Anaidi auek sortu zituzten zenbait ermita baztarretan, gaurko parrokien eginkizuna betetzen zutenak.

Aide Nagusiek ere bazituzten eurenak.

Amar aiña zituzten loiolatarrak XIV`garren gizaldian; guztien artean San Sebastian de Soreazu zan aundiena, gerora Azpeitiko parroki biurtuko zana; Anaidien babesean asieran eta geroago loiolatarren eskuetan eroria.

Andik aurrera ez zan arazo orreri buruz eztabaidarik palta izango....

Egibar`ko baserria Iñigo`ren ama-titi Maria de Garin, Egibar baserriko etxekoandrea, izan zan eta bien arteko artu-emanak ez ziran sekulan galdu.

Errementari baten emaztea zan eta berak eman zion titia Iñigo`ri.

Iñigo il da gero, bere bizitza idaztean, bi urteko aldea zegoen batzuen eta besteen iritxietan, zaarrago ala gazteago.

Alkartu eziñik idazleak Egibar`era jo zuten, amatiti bizi zalarik, berari galdetzeko noizkoa zan Iñigo.

Baserritar arrek memori ona zeukan oraindik eta bere esanetara biurtu ziran idazleak: batzuek esan baiño bi urte geiago zitun Iñigok: Egibar`ko etxekoandreak zionez.

Iñigo 1491`garren urtean jaio zan.

Iñigo bera zebillen naastuta zaartzaroan: 1555`an berak zionez 62 urte zeuzkan.

Ala balitz, 1493`garren urtean jaioa bear luke.

Baiña, Egibar`ko etxekoandreak arrazoi; memori obea zeukan Iñigo berak baiño.

Agiri notarial bat dago Azpeitia`n 1505`garren urtekoa eta bertan agertzen da testigu edo lekuko bezala Inego de Loiola.

Amalau urte bear ziran gutxienez testigutza egiteko.